Zonbi garun-irensle mordo batek Zack Clarke-ren etxeko pijama-festa inbaditu zuenean, benetako garrasi-festa hasi zen. Hilotz ibiltariek kale guztiak hartu zituzten, eta giroa kexu hilgarriz eta haragi ustelaren kiratsaz bete zuten. Mundua salbatzeko eginkizuna dute, baina lehenbizi beren auzokide haragijale eta erdi hilen artean biziraun behar dute, eta horretarako, elkarrekin konpontzen ikasi beharko dute. Zonbi-ehiztariak bizirik ateratzeko gauza izango al dira?Hona hemen Zonbi-ehiztariak: -Zack: bere etxea suntsituta dago, bere arreba zonbi bat da eta amari Volvoa lapurtu dio. Amak betiko zigortuko du, biharamuna ikusteko lain bizirautea lortzen badu, behintzat... - Rice: Zonbi Izurrite Batean Bizirauteko Gida ongi ezagutzen du, baina prest …
LAGUNTZA PEDAGOGIKORAKO HAUR IPUINA Arreta berezia jarri behar dugu 2 eta 3 urteko ume txikiekin, garai honetan txupakiak ahoan malformaziorik ez sortzeko, ezta umearengan inolako ohitura txarrik garatzeko ere. Umeak 2 eta 3 urte dituen bitartean, arreta berezia jarri behar dugu harengan, txupakiak ahoan malformaziorik ez sortzeko, ezta umearengan inolako ohitura txarrik garatzeko ere; modu honetan, garai hau naturaltasunez igarotzen lagundu ahal diogu ipuintxo honekin. Umearen esfortzua eramankorragoa izan daiteke txupakiari uko egitean. Istorio honetan Kirik, gure protagonistak, lagunduko digu ulertzen berak nola lortu zuen txupakitk askatzea. Honela hasi zen dena... Hondartzako egun zoragarri baten ostean, hainbeste jolastuta, Kiri nekatuta …
Iggy Urk tribuko kide bat da. Urkak liskarti samarrak dira, eta bizar eta hanka iletsuak dauzkate (bereziki emakume batzuek). Urkek harkaitzei bultza egitea eta muskerrak harrapatzea gustatzen zaie. Eta Urk Tribuaren Festa ere atsegin dute. Festa hori antolatzen denean, Urk mutilek gerlari bihurtzeko proba egiten dute. Baina Iggy ez da beste Urkak bezalakoa. Gauzak asmatzea gustatzen zaio. Eta horrexegatik ez da benetan ahalegindu aizkoraerabiltzen ikasteko. Baina zoritxarrez, Proban suge handi bat hil behar du, aizkora erabiliz. Eta horrela hasten da istorio hau. Suge erraldoi batekin, aizkora batekin eta (azken minutuko) asmakizun burutsu batekin.
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia y nuestros servicios analizando su navegación en nuestra web y cómo interactúa con nosotros y poder mostrarle publicidad en función de sus hábitos de navegación. Para consentir su utilización, pulse el botón “Acepto”. Puede obtener más información consultando nuestra Política de Cookies.